'Poesía, eres tú' taldeak errezitaldia eskainiko du gaur, 18:30ean Untzaga Gizarte Etxean

Domekan, berriz, Isabel Laspiurrek eta bere ikasleek piano kontzertua egingo dute, 12:30ean.
'Poesía, eres tú' taldeak errezitaldia eskainiko du gaur, 18:30ean Untzaga Gizarte Etxean
2026/06/12 13:47
Silbia Hernandez Arrazola

Untzaga Gizarte Etxeak eibartarroi irekitako kultur programazio interesgarria prestatu du asteburu honetarako. Alde batetik, gaur (barixakua, hilak 12), 18:30ean, poesia errezitaldia egingo du Poesía, eres tú – Eibar taldearen eskutik, Airas erakusketa aretoan. Zentroko arduradunek azaldu digutenez, “Untzagako poesia talde hau barixakuero elkartzen da, eta urtero interpretazio irekiak eskaintzen dizkie herritarrei sanjuanak baino lehen, baita Gabonen inguruan ere”. Sarrera doan izango da.

Eta domekan (ekainak 14), piano kontzertua eskainiko dute Isabel Laspiurrek eta bere ikasleek, “oso eibartarra, hiriko eta inguruko autore eta kantuetan oinarritutako errepertorioarekin. Kontzertuak bi bloke izango ditu. Lehenengoa Isabel Laspiur pianojolearen eskutik izango da. Eta, bigarrenean, Isabelen ikasleak pianoan eta biolinean dituztela, gai herrikoien interpretazioak eskainiko dituzte, publikoak ere parte hartzeko”. Emanaldia gizarte zentroko Garajes aretoan izango da, 12:30ean. Sarrera librea eta doakoa izango da.