Gaur gauean itxita egongo da AP-636 eta AP-1 arteko lotunea, Eibarrerako noranzkoan

Gaur gauean itxita egongo da AP-636 eta AP-1 arteko lotunea, Eibarrerako noranzkoan
2026/06/26 11:21
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Gaur gauean, ekainaren 26tik 27rakoan (barikutik zapatura), 21:00etatik 07:00ak ingurura arte, itxita egongo da AP-636 eta AP-1 autobideen arteko lotunea, Bergara Hegoaldean, Eibarrerako noranzkoan. Mozketa Ipiñarriko zubibideko dilatazio-juntura bat konpontzeko egingo dituzten lanen ondorio da.

Horren ondorioz, AP-636 autobidea itxita egongo da 21. lotunetik ordainlekuraino. Eibarrerantz AP-1era sartu nahi duten ibilgailuak GI-627 errepidera desbideratuko dituzte, Bergara Iparraldeko lotunetik autobidera sartu daitezen.

Bestalde, Gasteizerako noranzkoan AP-1era sartu nahi duten gidariek 21. lotunean irten beharko dute. Biribilgunean zirkulazioa zaintzen egongo den langileari horren berri eman ondoren, ordainlekura doan adarretik berriro sartu ahal izango dira autobidera.