Gaur hasiko da 26. Asier Errasti Film Laburren Jaialdia Coliseo antzokian
Plano Corto elkarteak antolatzen duen jaialdi hau euskal film laburren erreferentzia bihurtu da mende laurden baino gehiagoko ibilbidearen ondoren. Egun bakoitzean hamabi bat film labur proiektatu dira, 3-20 minutura bitartekoak, saioak bi ordutik gora iraun ez dezan aukeratuak.
Hauek dira gaur ikusi ahal izango diren filmak:
Bestalde, Klausura Galan, edizio honetako sariak banatzeaz gain, hainbat aitortza egingo dira. Hauexek dira emango diren sariak: Javier Agirresarobe Lehen Saria (fikzioa; 700 euro); Javier Agirresarobe Bigarren Saria (fikzioa, 500 euro); euskarazko film labur onenari Saria (700 euro); Animazio-film labur onenari Saria (700 euro); Eibarko film labur onenari Saria (200 euro); EITB Sari Berezia (700 euro). Sariak Klausura ekitaldian emango dira ezagutzera jendaurrean, 2025eko azaroaren 8an. Ezinbestekoa izango da sarituak eurak edo haiek ordezkatuko dituen pertsona bat bertaratzea. Hitzordua azaroaren 8an (larunbata) amaituko da, ohiko Klausura Galarekin eta sari-banaketarekin, Coliseoan, 19:30ean.