Gaur jarriko dira salgai SD Eibar - Amorebieta partidurako sarrerak

Derbia domekan jokatuko da, 14:00etan
Gaur jarriko dira salgai SD Eibar - Amorebieta partidurako sarrerak
2024/04/24 13:30
eta kitto!

SD Eibar-ek gaur jarriko ditu salgai Amorebietaren aurkako partidurako sarrerak. Partidua Ipuruan jokatuko da maiatzaren 5ean, domeka, 14:00etan hasita. Salmenta zabalik dago jada Eibar-eko abonatu eta jarraitzaileentzat. Sarrerak aurrez aurre eros daitezke Orsaixanen, edo online klubaren webgune ofizialean.

Prezioak honakoak izango dira: Ekialdeko eta Mendebaldeko Harmailak, 20 euro; B aldeak (Harmaila Nagusia eta Iparraldea), 20 euro; A aldeak (Harmaila Nagusia eta Iparraldea), 25 euro; Erdialdeko aldeak (Harmaila Nagusia eta Iparraldea), 30 euro; Haurrentzako sarrera (13 urtetik beherakoak), 10 euro.

Eserlekuen liberazioa aktibatuta dago eta partidua hasi baino bi ordu lehenagora arte egongo da zabalik, bai online, bai aurrez aurre edo telefonoz. Salduz gero, 10 euro itzuli beharko dira. Gainera, VIP sarrerak 90 eurotan eros daitezke.