Gazta Asteak ardiak herriko kaleetaraino ekarri zizkigun
2016/10/17
14:48
eta kitto!
Atzoko egunak orain arte gurean ikusi barik genuen irudi bitxia laga zigun: Mandiola Goikoa baserriko ardiak herrira ekarri zituzten, Untzagaraino, ume zein nagusiek artaldea bertatik bertara ikusteko aukera izateko. Debabarreneko I. Gazta Astearen harira antolatu zen ekitaldia, beste hainbatekin batera: eguenean eskualdeko gazta ezberdinekin pintxo-pote berezia egin zen, barixakuan gazta-dastaketa hartu zuen udaletxeko patioak eta domekan, berriz, azoka eta erakustaldiak egin ziren Untzagako karpan. Gaztaren inguruko egitaraua udalak eta Debemen Debabarreneko Landa Garapen Elkarteak, Mireia Alonso sukaldariarekin lankidetzan antolatu dute, Debabarreneko artzaintza eta eskualdeko artzaiek egiten duten beharra ezagutzera emateko asmoz. Argazki bilduma ikusteko, webgune honetako mediatekara jo dezakezue.