Gazte Safa elkarteak gastronomia tailerra egingo du otsailaren 6an

Dastaketa egiteaz gain, berbalagun espazioa izatea dute helburu, protagonistak emakumeak izango direlarik.
Gazte Safa elkarteak gastronomia tailerra egingo du otsailaren 6an
2026/01/29 11:13
Ekhi Belar Errasti

Gastronomia tailerra egingo du Gazte Safa elkarteak otsailaren 6an, ostirala, 17:30ean, Portaleko 3. solairuan. Izena emateko, gaztesafa@gmail.com helbidera idatzi edo 631330218 telefonora idatzi behar da.

Tailerrean, noski, bertan kozinatutakoa dastatu ahal izango da, baina Gazte Safaren helburua ez da dastaketa hutsera mugatzen, berbalagun espazioa sortzea nahi dutelako. “Aurreiritziak apurtzea, harremanak sustatzea, jendearekin berba egitea, gure herrian presentzia edukitzea eta abar nahi dugu”, dioskue elkartetik. “Protagonistak emakumeak izango dira, gure elkartea emakumeen elkartea delako. Beraz, emakumeek antolatuko dute tailerra”.