Gazteak ere gogotsu danborrak astintzen
Helduen danborradan 250 bat lagunek hartu zuten parte.
2025/06/24
13:16
eta kitto!
San Juan bezperako danborradan 250 bat lagunek hartu zuten parte atzo, konpainia ezberdinetan banatuta. Inoizko danborradarik gazteena izan da aurtengoa. Gogotsu aritu ziren denak danborrak astintzen. Aurten lehen aldiz helduak ere Ustekabe txarangaren laguntza izan dute.
Aurten Gureak lantegikoak gonbidatu dituzte karrozara igotzera, lantegiaren 50. urteurrena ospatzeko. Eibarko Udal Dibujo Eskolakoek apaindu dute karroza.
Gaur arratsaldean, 19:00etan, haurren danborrada irtengo da kalera.
Ekitaldi guztien jarraipena gure INSTAGRAMeko kontuan egin dezakezu, zuzeneko irudien eta laburpen bideoen bitartez, eta baita Facebook-en ere.