Kezka dantza taldeak Izabako Santiago egunean dantzatuko du zapatuan

30 dantzari eta musikarik Arrate eta San Juan jaietako dantzak eskainiko dituzte Nafarroako Pirinioetako herrian.
Kezka dantza taldeak Izabako Santiago egunean dantzatuko du zapatuan
2026/07/23 11:54
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Kezka dantza taldeak Izabako Santiago jaietan parte hartuko du zapatuan, uztailaren 25ean. Eibarko Klub Deportiboko dantza taldeak Arrate eta San Juan jaietako dantza bereizgarriekin osatutako emanaldia eskainiko du Nafarroako Pirinioetako herrian.

Egitaraua 18:00etan hasiko da, udaletxe aurretik abiatuko den kalejirarekin. Bertan, Izabako bandera-dantza eta Arrateko ezpata-dantza eskainiko dituzte. Ondoren, 18:30ean, taldearen emanaldia izango da herriko anfiteatroan.

Guztira, 30 lagunek parte hartuko dute, dantzari eta musikarien artean. Emanaldian Arrateko ezpata-dantzak eta trokeo-dantzak eskainiko dituzte, baita San Juan eguneko soka-dantza ere, Eibarko dantza-tradizioaren erakusgarri.

'Gerrako ibilerak dantzan', ikusgai

Bestalde, dantzan.eus atariak 'Gerrako ibilerak dantzan' ikuskizuneko dantzarik esanguratsuenetako baten bideoa argitaratu du. Emanaldia maiatzaren 30ean egin zuten Eibarren, 61. Euskal Jaiaren barruan. Bideoan, Joseba Tapiaren 'Ekaitza' kantuarekin Juan Antonio Urbeltzek sortutako koreografia ikus daiteke.

Bideoan Kezka dantza taldeko dantzariekin batera Haritz (Elgoibar), Gure-Kai (Deba), Gorosarri (Eskoriatza) eta Txindurri (Ermua) taldeetako dantzariak ere ageri dira. Irudiak Mikel Bereziartuak, Jose Antonio Roigek, Teo Arrizabalagak eta Gaizka Lazarobasterrek grabatu dituzte, eta edizioa Idoia Lahidalgaren esku egon da.