Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileek bost egun egingo dituzte greban, hitzarmenaren negoziazioaren alde
2018/11/28
17:19
eta kitto!
Gipuzkoako zaharren egoitzetako langileek bost egun egingo dituzte greban, astelehenean hasi eta barixakura arte. Horren harira, eskualdeko zaharren egoitzetako langileek gaur eguerdian kontzentrazioa egin dute Eibarren, Untzaga plazan. ELA sindikatutik adierazi dutenez, lanuzteek eskualdean "oso jarraipen ona izaten ari dira, kontutan hartuta Jaurlaritzak %70ko zerbitzu minimoak zehaztu dituela eta, beraz, askok ezin dutela grebarik egin". Diotenez, "sektoreko hitzarmenaren negoziazioak bere horretan jarraitzen du eta bi aste hauetan ez da inolako mugimendurik egon Gipuzkoako erresidentzietako mahai sektorialean. ELA sindikatutik patronala eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren jarrera salatu nahi ditugu. ADEGI, GAREN, LARES eta MATIA 2020 patronalek 2017. eta 2018. urteetarako soldatak izoztea planteatzen jarraitzen dute eta ez dute inolako urratsik ematen negoziaketan. Gipuzkoako Foru Aldundia, zerbitzuaren zuzeneko arduraduna izanik, ez da posizionatzen".
ELAk, mahaian gehiengo ordezkaritza izanik, duela 2 urte aurkeztu zuen Gipuzkoako adinekoen egoitzetako, eguneko zentruetako eta pisu tutelatuetako langileen lan baldintzak hobetuko zituen proposamena. Baina, horren aurrean, patronalaren estrategia denbora pasatzen uztea izan dela diote "eta azkeneko mahai sektorialean eginiko proposamenak hutsaren hurrengoak izan dira. ELAtik argi daukagu zeintzuk diren gure minimoak: 2017 eta 2018rako soldata igoerak jaso behar ditu akordioak eta, nola ez, sektoreko hitzarmen hori enpresetan jasota geratu behar da. ELAk 2017ko urtarriletik darama honetan urratsak eman nahian, baina patronalak puntu berean jarraitzen du. Negoziazioaren egoera onartezintzat jotzen dugu ELAtik, eta erantzun serioak eskatzen dizkiogu bai Aldundiari, baita patronalei ere, behingoz aurrerapausuak eman ditzagun. Langileen aldarrikapen nagusienak hauek dira:hobekuntza ekonomikoak (soldata igoerak, plusen igoerak…), 20 minutuko atsedenaldi ordainduak, lanaldien normalizazioa, ratioen hobekuntza zerbitzuaren kalitatea bera bermatuz, norberaren zereginetarako egunak, gaixo egoteagatik penalizaziorik ez jasotzea, 60 urtetik gorako langileentzat erraztasunak, hobekuntza sozialak….".
Gaineratu dutenez, "ezin dugu ahaztu gatazka honen erdigunean sektore feminizatu baten duintasuna dagoela. Oraindik ere emakume eta gizonen arteko soldata arrakala ezabatzeko bidea luzea da, eta erakunde publikoek horretan urratsak eman nahi badituzte, orain da momentua. Bitartean, zaintza lanak erdigunera eramateko borrokan jarraituko dugu". Gauzak horrela, ELAtik langile kolektibo guztia greba egitera animatu nahi dute, baita eskualde bakoitzean deitutako mobilizazioetan parte hartzera ere.