Giro epel eta umela egongo da

Tarteka haize-bolada oso gogorrak egongo dira
Giro epel eta umela egongo da
2026/02/10 10:27
eta kitto!

Zerua oso hodeitsu egongo da. Euri txiki-ertaina egingo du, batez ere egunaren bigarren partean; orduan zaparrada trumoitsuak eta zenbait lekutan handiak bota ditzake.

Mendebaldeko eta hego-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da, bolada gogorrekin eta oso gogor batzuekin.

Tenperatura nahikoa edo nabarmen igoko da.

 

Iturria: Euskalmet