Gizonen arteko “konplizitate isila” salatu dute baita Eibarren ere

Matraka! Gazte Feministen taldeak deituta egin da manifestazioa Eibarren.
Gizonen arteko “konplizitate isila” salatu dute baita Eibarren ere
2025/11/26 10:21
Irati Alvarez Malaxetxebarria

Euskal Herri osoan egin diren manifestazioekin bat eginez, indarkeria matxista salatzeko kaleak hartu zituzten atzo herritarrek. Urtero moduan, jende ugari batu da kaleetaan, Euskal Herriko Mugimendu Feministak deituta, azaroaren 25aren harira. 

Beste herri eta hiriburuetan bezala, “Konplizitate sareen aurrean erresistentzia feminista! Zuen hipokrisia indarkeria da!” lemapean egin dute protesta eibartarrek. 

Protestaren amaieran, Amakin Eibar elkarteak hartu zuen hitza. Indarkeria instituzionala salatu eta ardurak hartzeko deia egin zuen elkarteak.