Goizean inauguratu dute Udako Merkealdien Azoka Toribio Etxebarria kalean
2022/07/20
10:15
eta kitto!
Gaur goizean inauguratu dute Udako Merkealdien Azokaren edizio berri bat antolatzaileek, Eibar Merkataritza Gune Irekiko eta Udaleko ordezkariek. Hiru egunetan egongo da martxan azoka Toribio Etxebarria kalean, barixakura arte, eta egun osoan zabalduko dute, 10:00etatik 20:00etara. Orotara 30 dendek hartuko dute parte oraingoan: horietako 18 karpetan egongo dira eta beste 12 dendarik beraien saltokietan egingo dituzte eskaintza bereziak. Kalean saltokia jarriko dutenak Bambi, Beittu, Burbujas y Más, Designed by Nona, Eskulan, Farmalur, Gigil Design, Gratzina, Guby, Helmet House, Hop Skate Shop, Ikusi, I Love 10€, Kopiña, No Comment, Otaola Deskantsu Denda, Pissa eta Txukun dira. Eta eskaintzak dendetan egingo dituztenak Askasibar, Cedry, Comercial Zabala, Eleventh Moon, Federopticos Igmar, Lahidalga, Los Chicos, Marais, Oskarbi, Twins, Vieco eta Zentral Optika dira. Bestalde, beste edizioetan bezala, ...eta kitto! Euskara Elkarteak ere hartuko du parte, Euskeraz Primeran! kanpainarekin, gerturatzen diren herritarren artean euskararen erabilera areagotzeko asmoz.