Goizeko 9etan zabalduko dituzte Gure Esku Dago-k deitutako herri-galdeketarako bozkalekuak
2017/05/06
20:28
eta kitto!
Gure Esku Dago dinamikaren ekimenez domekan 16 urtetik gorako 47.152 Debabarreneko herritarri emango zaie bozkaren bitartez berba egiteko aukera. Eibarren egingo den galdera hau da: “Euskal errepublika bateko herritarra izan nahi duzu?” Eta galderiari erantzuteko aukerak, berriz, bi: bai ala ez. Gure herrian sei tokitan ipiniko dituzte botoak jasotzeko mahaiak: Arragueta, 20an; Zuloagatarren, 3an; Romualdo Galdos, 6an; Tiburtzio Anitua, 5ean; eta Untzaga Plazan, 1. eta 2. zenbakietan (mahai bana egongo da bakoitzean). Goizeko 09:00etan zabaldu eta 20:00etan itxiko dituzte bozkalekuak eta emaitzak jasotako boto guztiak zenbatu bezain laster jakinaraziko dituzte.
Bozkatu ahal izateko 16 urtetik gorakoa izan behar da eta, horrekin batera, Eibarren erroldatuta egon. Aurkeztu daitezken agiriak, berriz, hauek dira: NAN, pasaportea, gidabaimena edo EHNA + errolda agiria. Espainiak herritar modura hartzen ez dituztenen kasuan, bestalde, hauetako bat aurkeztu beharko dute: bizileku txartela, pasaportea, jatorrizko estatuak jaulkitako nortasun agiria edo gidatzeko baimena. Behin puntu honetara ailegatuta, erronka nagusia domekan ahalik eta jende gehien botoa ematera joatea litzateke. Horregatik, Gure Esku Dago taldeetako ordezkariek jendea parte hartzera animatu nahi dute: “Etxean inor ez geratzeko deia egin nahi dugu, erabakitzeko eskubidea herritarrona delako”.
Domekan 250.000 herritarrek izango dute botoa emateko aukera, Eibartik kanpora ere, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 52 herritan galdeketak egingo dituzte eta. Aurretik ere, beste toki batzuetan egin dira horrelako galdeketak: oin arte 91 herritan eraman dute praktikara erabakitzeko eskubidea eta 300.000 lagun deitu dituzte botoa ematera. Maiatzaren 7an orain arteko galdeketen olaturik handienak hartuko ditu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 52 herri eta, hori dela eta, milaka boluntario arituko dira beharrian herri galdeketak antolatzen, bermatzen, hauspotzen... Bertoko zein naziooarteko begiraleak ere etorriko dira, tartean Jordi Sanchez Kataluniako ANCko presidentea. Ekitaldi nagusia Durangon egingo dute, eguerdian.