Gorka Errasti eta Amaia Zenarruzabeitia: “...eta kitto! aldizkaria baino gehiago da”
2018/04/17
09:42
eta kitto!
Eibartar askok bezala, lehenengo aldizkaria eta, ondoren, elkartea ezagutu zuten Amaiak eta Gorkak. Aldizkarian banatzaile egon zen Gorka institutu garaian: “horri esker Amaña auzoa ezagutu nuen. Amaña gora eta behera, eguzkia zegoenean izerditan blai amaitzen nuen. Horrez gain, aurrerago, aldizkarian idazteko aukera izan nuen. Koldok deitu zidan noizean behin zutabe bat egiteko eskatuz, eta Ilusio handia egin zidan! Idaztea asko gustatzen zitzaidan, eta publikatzea tokatzen zitzaidanean gustura prestatzen nuen nire zutabetxoa”. Gorka inmigrazio gaietan aditua da, teknikari moduan jardun du Udalean lanean, eta normalean inmigrazioari buruzko gaiak aukeratzen zituen.
Sortu eta urte batzuetara, 1996. urtearen amaieran, elkarteak San Andres kaleko 3. zenbakian zabaldu zuen Biltokia ondo gogoratzen dute biek. Eibartar askok, eta gazteek batez ere, ez dute jakingo, baina Biltokia gaur egungo Paulaner-ean egon zen, eta “taberna izateaz gain, antzerkiak, erakusketak eta musika eta bertso-saioak ere egiten ziren”. Proiektuak gutxi iraun zuen.
Amaiak hasieratik eman zuen izena elkartean, bazkide moduan. Irakaslea da Arrateko Andra Mari ikastetxean eta herriko euskalgintzako taldeetan buru-belarri sartuta dago. Sagardo eguna, Tantanez Tantan, eta Euskararen Eguna bezalako ekitaldietan betidanik hartu du parte Amaiak, “antolakuntzan eta behar den guztian laguntzen. Ia urte guztian elkartzen gara gauza bat edo bestea dela. Martitzenetan egiten ditugu bilerak”.
Sagardo egunean oso gustora egoten dira biak lanean, “egun berezia eta desberdina izaten da”. Urriko lehen zapatua agendan erreserbatuta izaten dute. Badakite sagardo egunean gogor lan egitea tokatuko zaiela, baina oso pozik egiten duten zerbait da. Amaiak esan digunez, “oso egun polita da. Ni goizez egoten naiz, sukaldean pintxoak prestatzen. Nekagarria izaten da, gerriko minez amaitzen dugu, eta egun guztian, goizetik gauera, hor lanean ibiltzen zaretenok merito handia daukazue”. Gorka sagardoa banatzen ibiltzen da, “Gaztañerre ez dut argi izaten noiz den, baina sagardo egunarekin ez dut zalantzarik izaten eta urriaren lehen zapaturako badakit planik ezin dudala egin. Oso ondo pasatzen da, urteekin ikasten joan gara sagardoa banatzen, nahiz eta jendeari, segun eta ze ordutan, ez zaion inporta nola zerbitzen den”.
Orain dela urte batzuk elkarteak Berbetan mintzapraktika egitasmoa jarri zuen martxan, eta gaur egun 250 lagun elkartzen dira astero gure herrian euskara praktikatzeko. Horrez gain, azken urteetan, Ongi Etorri Berbetan egitasmoa eskaintzen du elkarteak, harrera eta elkarbizitzarako programa. Gorka Errastik esan digunez, ”ni oso pozik nago elkartea aniztasun kulturalaren inguruan egiten ari den lanketarekin eta hartu duen funtzioarekin. Ongi Etorri Berbetan, Txalan-Txalan bikote linguistikoak, “EibartHartuak” atala aldizkarian, Bizilagunak bazkaria antolatzea… Integraziorako oso inportanteak dira programa hauek, eta euren fruitua ematen ari dira. Jendea asko pasatzen da programa hauetatik, eta irteera eta jarduera osagarrietan Berbetan eta Ongi Etorri Berbetaneko jendea elkartzen denean, hor ere harreman berriak eta oso onak sortzen ari dira (asteburuan irteerak egiten direnean, sukaldaritza tailerrak…) Hori oso polita da, sortu egin behar dira horrelako egoera eta aukerak. Norbanakoengan edo Udalarengan ezin daiteke utzi dena eta …eta kitto! bezalako elkarte batek horrelako ardura hartzea asko eskertzen da”.
Horrelako gauzek eta, bestetik, eskoletan antolatu diren gurasoentzako euskara ikastaroek jendea euskarara hurbiltzeko aukera ematen dutela azpimarratu du Amaiak. Orain dela pare bat ikasturte Urkiko Arrateko Andra Mari ikastetxean hasi zen guraso taldetxo bat euskara ikasten eta orain Udalak hartu du herriko eskoletan jarduera hau egiteko ardura. “Ez dakit zenbat ikasten duten, baina behintzat txipa eta jarrera aldatu dute guraso askok. Joaten direnak ahalegin bat egiten ari dira euskaraz egiteko, etxean Euskal Telebista jartzeko, euskarazko ipuinak erosteko.... Hori guztia ikusten dugu, baina kontrakoa jarrera ere ikusten da askotan, euskararekin ezer jakin nahi ez duen bertako jendea ere badago”.
Garai batean elkarteko zuzendaritzako kide izan zen Amaia eta, beraz, ondo ezagutzen ditu ...eta kitto!-ren nondik norakoak. Elkarteak 900 bazkide inguru ditu gaur egun eta, hurrengo hilabeteetan, bazkide kanpaina berria martxan jartzeko erronka dauka zuzendaritza-taldeak. Amaia bat dator asmo horrekin, “beste kanpaina bat behar da bazkide gehiago lortzeko eta gazteak erakartzeko. Inportantea da jende gehiago hurbiltzea, eta azpimarratu behar da …eta kitto! ez dela aldizkaria, hori baino askoz gehiago dela. Aldizkaria oso gustora hartzen dugu denok, nire moduan jendea asko egoten da barixakuetan aldizkariaren zain. Euskaraz irakurtzen dugu, Eibarko gauzak eta eibartarrez... Albisteak eibartarrez agertzea niretzat oso inportantea da (nik eibartarrez idazten jakin nahi dut eta aldizkaria oso tresna ona da horretarako). Baina …eta kitto! ez da hori bakarrik. Nik bi alaba ditut eta lanean hasi zirenean esan nien bazkide egiteko, elkarteak aldizkaria eta egiten duen beste guztia egiteko dirua behar duela, eta jende gazteari hori azaldu behar zaiola uste dut”.
Eibarren Akebai Plataformak haur eta gazteen artean euskararen erabilera bultzatzeko erronka polita daukala uste dute. Biak dira akekideak eta bat egiten dute bere filosofiarekin. Amaiak esaten duenez, “egiten den guztia ondo dago eta zeozertan lagundu ahal badu, oso ondo dago. Jende mordoa mobilizatu zen Guiness errekorrarekin, baina orain ikusi beharko da guzti horietatik zeintzuk dauden benetan euskararen alde lan egiteko prest.”