GURASOAK BERBETAN. Familia-giroa euskalduntzea helburu
2022/10/18
14:52
eta kitto!
Bizitzako beste arlo askotan bezala, gurasoak eredu dira seme-alabentzako, euskararen aldeko jarrera positiboa lantzeko orduan. Esparru estrategikoa osatzen du familiak euskararen transmisioan eta hori kontutan izanik jarri zuen martxan 2010ean Gurasoak Berbetan egitasmoa …eta kitto!-k.
Talde naturaletan ere mintzapraktika
Mintzapraktikako taldeetan parte hartzeko aukera eskaintzen du egitasmo honek ere, baina “talde naturalak ere izan daitezke, hau da, lehendik eginda dauden taldeak: kuadrillak, eskola inguruan edo parkean elkartzen diren guraso-taldeak…”. Elkartetik diotenez, “astean ordubete ateratzea zaila zela ikusten genuen eta ezezagunekin elkartzea, hasiera batean behintzat, oztopo txiki bat izan zitekeela antzeman genuen. Horri buelta eman genion eta talde naturaletan jarri genuen arreta”. Betiko jendea, betikoa egiten, hau da, euren eguneroko ohiturak aldatu gabe euskarari tartea egitea: “Konpromiso txiki batzuk hartuta, adibidez umeek bokadilloa jaten duten bitartean, umeen zain gauden bitartean… Edozein aukera txiki aprobetxatu euskaraz egiteko”.
Familia-giroa euskalduntzea helburu
Etxekoen artean euskara gehiago erabili nahi duten familientzat pentsatuta dago egitasmo hori, “euskeraz berba egiteko ohitura berreskuratu nahi duten gurasoentzat, familia-giroa euskaldundu nahi dutenentzat, euren euskera hobetu nahi duten gurasoentzat…”.
Zenbat eta gehiago, orduan eta hobeto
Azken urteotako ikerketek diotenez, gurasoek euskara zenbat eta gehiago erabili, seme-alabek orduan eta euskara-maila hobea izango dute. Baina, umeek euskara-mailan baino, “helduok hizkuntzarekiko erakusten dugun begirunean eta garrantzian jartzen dute arreta, eta eredu horiek errepikatuko dituzte ”. Eta helduekin gertatzen den bezala, “haur-gazteek zenbat eta gehiago menperatu euskara, orduan eta beldur gutxiago izango dute erabiltzeko. Eta horrek onurak besterik ez dizkie ekarriko, zentzu guztietan”.
Ekintza osagarri ugari
Mintzapaktikako taldeak eskaintzeaz gain, ekintza osagarri ugari antolatzen dira urtean zehar. “Baina gauza batek ez du bestea kentzen, mintzapraktikako taldeetan ez dabiltzan gurasoek ere har dezakete parte antolatzen ditugun ekintzetan: irteerak, tailerrak, ginkanak…”.
Urte osoan eta edozein momentutan eman daiteke izena bide hauek erabilita: 943200918 / elkartea@etakitto.eus