Gure Esku Dago ekimena azaroaren 6an aurkeztuko dute Portalean
2013/10/28
00:00
eta kitto!
Gure esku dago herri ekimenaren aurkezpena egingo da Eibarren, azaroaren 6an, 19.00etan Portalean (hitzaldi aretoan). Erabakitzeko eskubidea eta konponbidea gure esku dagoela aldarrikatzeko asmoz abiarazitako ekimenak, besteak beste, 2014ko ekainaren 8an Durango eta Iruñea giza kate erraldoi batekin batu nahi ditu. Aurkezpenean ekitaldi horren inguruko zein ekimenari berari buruzko informazioa azalduko diete gerturatzen diren herritar guztiei.