Gutxieneko pentsioak gutxieneko soldatarekin parekatzea eskatu zuten manifestazioan
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua sortu zela zazpi urte bete direla eta, Debabarreneko pentsiodunek manifestazioa egin zuten zapatuan.
2025/01/20
17:19
eta kitto!
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua sortu zela zazpi urte bete dira urtarrilaren 15ean. Harrezkero larogei bat herritako plazetan astelehenero elkarretaratzen dira pentsio duin eta publikoak eskatzeko. Zazpigarren urteurrenaren harira, zapatuan eskualde mailako manifestazio jendetsua egin zen Eibarren, Untzagatik abiatuta. Eta, eguna biribiltzeko, herri-bazkaria egin zuten Errebal Plazan.