Hamahiru tabernek hartuko dute parte Eibarko XIX. Pintxo Lehiaketan
2023/10/18
16:55
eta kitto!
Arrate Kultur Elkarteak urtero antolatzen duen pintxo lehiaketa urriaren 25ean eta 26an egingo da, inoiz baino lehenago. San Andres jaietako aurrekaria den lehiaketa hori oraingoan hilabete bat aurreratu da eta, azaroan izan beharrean, urrian egingo da, neguko ordutegiari aurrea hartuz. Guztira 13 tabernak hartuko dute parte edizio honetan, iaz izan zen kopuru bera, eta herritarrek, ohikoa denez, bi egun izango dituzte dastatu eta euren iritzia emateko. Lehaiketan parte hartzen duten bezeroen artean, hor ere urterokoari jarraituz, sari baten zozketa egingo da.
Eibarko tabernarien arteko “San Andres Sari” horretan honakoak izango dira parte-hartzaileak eta pintxoen izenak: Azkena (El Completo), Amesti (Carrillera de la Juani), Koskor (Laukia edo Borobila), Birjiñape Berria (Kroki), Kultu (Basatxerria), Kontent (Bakailao xafla), Slow (Croqueta Mar y Montaña), Baratze Gourmet (Gorringoa eta onddoa), EzDok ZaiZoi (Tostahuntz), Chido (En nogada), Bulebú (Morcilla, pan & Co), Trinkete (Sardinatxua) eta Untzaga Gizarte Etxeko kafetegia (Untzaga Chicken).