“Harria” liburua eta ikusentzunezkoa aurkeztuko ditu Juan Antonio Palaciosek eguaztenean
2019/03/11
20:48
eta kitto!
Martxoaren 13an aurkeztuko du Juan Antonio Palaciosek “Harria”, berak egindako argazkiekin osatu duen liburua, 19:00etan Portaleko areto nagusian. Ekitaldia, gainera, “Harria” ikusentzunezkoaren proiekzioa eskainiko dute. Argazkilaritza arloko sari ugari eskuratu dituen Palaciosen irudiei laguntzen dioten testuak Juan Manuel Uriarenak dira eta proiekzioan entzungo den ahotsa, berriz, Ernesto Barrutia aktore eibartarrarena. Portaleko ekitaldia amaitu eta jarraian, nahi duenak Palaciosekin batera Topalekura joateko aukera izango du, Arrate Kultur Elkartearen erakusketa aretoan martxoaren 24ra arte ikusgai izango den erakusketaren inauguraziora. Topalekuko argazkiak ohiko ordutegian ikusteko aukera izango da, lanegunetan 19:00etatik 21:00etara eta zapatu eta domeketan, berriz, 12:00etatik 14:00etara eta 19:00etatik 21:00etara.