Harriaren eta harri-jasotzaileen indarra, argazkitan

Harriaren eta harri-jasotzaileen indarra, argazkitan
2021/10/13 07:44
eta kitto!
Gaur, eguaztena, Juan Antonio Palacios argazkilari eibartarraren Harria erakusketa zabalduko dute, Soraluzeko kiroldegiko erakusketa aretoan, Kontrargi Argazki Kolektiboaren eskutik. Argazkilari eibartarra bertan izango da, bere lanari buruzko galderei erantzuteko gertu. 19:00etan da hitzordua.

Gaur zabaldu eta hilaren amaieran itxiko dute Harria erakusketa. Zuri-beltzean egindako argazkiz osatutako erakusketa da, harri-jasotzaileen eta harriak duen aparteko indarrean inspiratuta.

Izenburu bera duen argazki-liburuan azaltzen diren 100 argazkietako batzuk erakutsiko ditu Eibarko Klub Deportiboko argazkilariak Soraluzen. Azken bi urteotan egindako lanaren emaitza da.

Argazkiez gainera, liburua bera ere izango da erakusketan, salgai, 28 euroan eta horrez gainera, bisitariek artistari bere lanari buruzko iritzia edo ikuspuntua helarazi ahal izateko Iritzi koadernoa ere izango da.

 

Argazkia: Kontrargi Argazki Kolektiboa