Hasi dira Errebal eraldatzeko lanak
2016/02/02
07:58
eta kitto!
Atzo hasi ziren Errebal eraldatzeko beharrak. Dragados S.A. eraikuntza etxeak izango du horien ardura, 4.093.126 euroko (BEZ barik) aurrekontuarekin eta 21 hilabeteko epean amaitu beharko ditu. Azken urteotan aparkatzeko erabili den tokian erabilera anitzetarako eraikina eta aisialdirako hainbat gune jasoko dituzte beharginek, besteak beste, eta diseinurako oinarria Vaumm Arquitectura y Urbanismo SLP etxeak egindako "Errebal Ireki" izeneko proiektua izango da. Proiektu horrek jasotzen duenez, erabilera ludikorako zein azokarako guneak 2.600 metro karratu beteko ditu. Beste ezertan hasi aurretik, baina, solairu biko aparkalekua egingo dute: bigarren solairuan 103 aparkaleku sortuko dituzte, inguruan bizi direnentzat; eta, horrez gain, txandaka erabiltzeko beste 90 aparkaleku gehiago egingo dira.
Erabilera anitza izango duen aisialdirako gune berriak, bestalde, 700 metro karratu inguru izango ditu eta, udal ordezkariek aurreratu dutenez, "lanak amaitzen dituztenean, gaur egun beste toki batzuetan egiten diren jardueretako batzuk, Untzagako karpetan egiten diren azokak eta beste hainbat ekitaldi, adibidez, Errebalen egingo dira".