‘Haurren aurrean helduok heldu’, azaroaren 22tik aurrera, helduen euskara erabileran eragiteko
2021/11/09
11:07
eta kitto!
Euskaltzaleen Topaguneak ‘Haurren aurrean helduok heldu’ ekimena jarri du abian. Ariketa praktikoa izango da, azaroaren 22an hasi eta abenduaren 5ean amaituko dena. Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean egindako aurkezpenean azaldu dutenez, ekimen honen helburua "guraso, hezitzaile, lagun heldu, zaintzaile eta umeekin egoten diren bestelako senideek euren arteko hizkuntza-praktikak aldatzea eta euskara gehiago erabiltzea" da.
Euskaltzaleen Topaguneak koordinatutako ekimena bada ere, Euskal Herri osoko 80 herrik baino gehiagok antolatuko dute ariketa praktikoa euren eremuetan (Eibar barne): herriko plazetan, parkeetan, eskola irteeretan, etxeetan eta helduak haurrekin biltzen diren inguruetan.
Euskaraldian sustatzen diren portaerak sozializatzen jarraitu nahi dute ekimen honekin, eta portaera linguistiko horiek herritarren praktiketan integratzea, arau sozial bihur daitezen. Oraingo honetan helduen eredugarritasunari ere erreparatu nahi diote antolatzaileek, eta arau sozial horiek eremu horretara eraman. Arrate Gisasolak dioen moduan, “erabilera sozialaren eredurik ez badago, haurrek hizkuntza ikasi bai, baina ez dute jardungo. Euskara egoera eta testuinguru guztietan ohikoa dela sumatu behar dute haur eta gaztetxoek, etorkizunean beraiek ere hala jokatzea nahi badugu”. Gisasolaren hitzetan, haurrei eskatzen zaie euskaraz egiteko, baina gero helduek ez badute hala jokatzen, gaztetxoek mezu kontraesankorrak jasotzen dituzte. “Haurrek hizkuntza ez ezik, hizkuntza erabiltzeko gizarte arauak ere barneratzen baitituzte, hau da, norekin bai, norekin ez; noiz bai, noiz ez…”, azaldu du.