“Hemen ondo birziklatzen dugu” ikurra eskualdeko saltoki txikietan aplikatuko du orain Mankomunitateak
2022/02/14
16:58
eta kitto!
Mankomunitateak azalera txikiko saltokiek gaikako bilketarekiko duten konpromisoa neurtuko du datozen hilabeteetan, eta erraztasunak ere emango dizkie hondakinak modu egokian birziklatzeko. “Hemen ondo birziklatzen dugu” ikurra eman eta aitortza publikoa egingo die hondakinak modu egokian banatzen dituzten saltokiei.
Iaz azalera handiko saltokietan egin zen lanketaren jarraipena izango da. 2021eko urrian azalera handiko saltokien birziklapen ohituretan jarri zuen arreta Mankomunitateak, eta 37tik 34k lortu zuten “Hemen ondo birziklatzen dugu” ikurra, hondakinak gaika birziklatzeko ohitura egokiengatik. Mankomunitateak saltoki bakoitzaren gaikako bilketaren datuak lortu zituen, eta datu horiek oso baliagarriak izango dira etorkizunean gaikako bilketa hobetzeko eman beharreko urratsak identifikatzeko.
Aurten, aldiz, azalera txikiko saltokietan jarriko du fokua. Eskualdean dauden saltoki txikien kopurua handia denez, elikagaien sektoreko saltoki txikietatik hasiko da Mankomunitatea, hauek baitira hondakin kopuru gehiena sortzen dutenak. Guztira elikagaiak saltzen dituzten 214 saltoki txiki identifikatu ditu Mankomunitateak: fruta dendak, janari dendak, okindegiak, arraindegiak, harategiak…
Saltokietara bisitak gaikako bilketarekin duten konpromiso maila neurtzeko
Azalera txikiko saltoki hauek gaikako bilketarekiko duten konpromiso maila neurtuko du Mankomunitateak, hobetu daitezkeen ohiturak identifikatu eta irtenbideak bilatzeko. Horretarako, Mankomunitateak hiru bider bisitatuko ditu saltokiak: "Lehen bisitan egitasmoa azalduko da, eta hurrengoetan birziklapen ohituren jarraipena egingo da. Bisitak otsailaren 14an hasiko dira eta eskuorriak prestatu ditugu saltokiei egitasmoa azaltzeko eta informazioa helarazteko", azaldu dute.
“Hemen ondo birziklatzen dugu” ikurra hondakinak modu egokian banatzen dituzten saltokiei
“Hemen ondo birziklatzen dugu” ikurra emango die Mankomunitateak hondakinak modu egokian banatzen dituzten saltokiei, ingurumenarekiko duten errespetua berresten duen ziurtagiri gisa, eta aitortza publikoa egingo zaie: azken bisitaren ondoren, ikurra lortu duten saltokien zerrenda argitaratuko da Mankomunitatearen webgunean, eta saltoki bakoitzari sarrerako erakuslehioan ipintzeko pegatina bat emango zaio, bezeroek ere saltokian birziklapen ohitura egokiak errespetatzen direla jakin dezaten. Ondoren, maiztasun batekin saltokien birziklapen ohituren jarraipena egingo da, "egoki birziklatzen jarraitzen dutela bermatzeko".
Azaldu dutenez, egitasmoaren beste helburuetako bat eskualdeko saltokiengana gerturatzea eta haien beharrak eta iradokizunak entzuteko bideak zabaltzea ere bada. “Hondakinak modu egokian birziklatzeko dituzten beharrak entzun eta aintzat hartuko dira, eta erraztasunak emango zaie hondakinak gaika biltzeko”, adierazi dute Mankomunitateko arduradunek.