Herriko antzezle gazteek Eibar School Musical ikuskizuna eskainiko dute bihar eta eguenean

Eibar BHI-ko ikasleek lau saio emango dituzte eta horietako bat publiko orokorrarentzat irekia izango da
Herriko antzezle gazteek Eibar School Musical ikuskizuna eskainiko dute bihar eta eguenean
2024/05/07 12:27
eta kitto!

Eibar BHI-ko DBH-ko ikasleek Debabarreneko Eskolarteko Antzerki Erakusketan hartuko dute parte bihar eta eguenean Eibar Schhol Musical ikuskizunarekin.

Andrea Covadongak zuzenduta, High School Musical pelikula izan dute ardatz, eta Eibarrera ekarrita, ikuskizun berezia eskainiko dute bihar, Coliso antzokian.

Lau emanaldi eskainiko dituzte, bi bihar eta beste bi eguenean. Bihar, 09:30ean Lehen Hezkuntzako 6. mailakoen aurrean arituko dira eta 19:00etan saio irekia esainiko dute (5 euro). Eguenean, bestalde, 10:00etan DBH 1ekoen aurrean egongo dira eta 12:00etan DBH 2koentzat antzeztuko dute.