Herritarren parte-hartze zabala izan zuen Kontsumo Arduratsu eta Ekologikoaren Azokak

Eguraldia lagun, jende asko gerturatu zen zapatuan Untzagan egindako azokara.
2024/10/22 13:07
eta kitto!

Biolur Gipuzkoako Nekazaritza Ekologikoaren Elkarteak eta Egoaizia Gobernuz Kanpoko Erakundeak antolatuta, Kontsumo Arduratsu eta Ekologikoaren Azokaren bigarren edizioa hartu zuen Untzagak zapatu goizean. Ekoizpen duina, kontsumo herrikoia goiburuari jarraituta egindako azokan, bertoko ekoizleen produktu ekologiko ugari saldu zituzten, eta kontsumo ekologiko eta arduratsuarekin lotutako ekimen ezberdinei buruzko informazioa ere banatu zuten. Goizean zehar, umeentzako birziklatze-tailerra eskaini zuen Debabarreneko Mankomunitateak, argazki-erakusketak egon ziren, bizikletak konpontzeko gunea, showcooking-a…