Udalbus zerbitzua doan izango da martitzenean, Autorik Gabeko Eguna dela eta
Irailaren 22an ospatuko dute Autorik Gabeko Eguna Eibarren.
2026/09/18
14:03
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Udalbus zerbitzua doan izango da datorren martitzenean, irailaren 22an, Autorik Gabeko Eguna dela eta. Egun horretan, beraz, erabiltzaileek ez dute autobusa erabiltzeagatik ordaindu beharko.
Ekimena Mugikortasunaren Europako Astearen barruan kokatzen da. Eibarren, aste honetako egitarauak bizikleta, garraio publikoa eta mugitzeko modu jasangarriagoak ditu ardatz. Besteak beste, bizikletak berrikusteko eta konpontzeko jarduerak eta garraio publikoaren erabilera sustatzeko proposamenak antolatu dituzte.