Hirigintza Antolamenduaren Plan Orokorraren aurrerapenari buruzko hitzaldia egingo da gaur, 18:00etan Coliseoan
2022/02/08
09:51
eta kitto!
Eibarko udalerriko Hirigintza Antolamenduaren Plan Orokorraren (HAPO) berrikuspenaren aurrerapenari buruzko bigarren hitzaldi informatiboa gaur egingo da, 18:00etan Coliseo antzokian. Udalak urtarrilean ipini zituen jendaurrean aurrerapen-dokumentua eta hasierako dokumentu estrategikoa, herritarrek iradokizunak eta alternatibak aurkezteko aukera izateko (apirilaren 11ra arteko epea dago) eta horren harira antolatu ditu informazioa emateko bilerak. Hirugarren eta azken bilera datorren asteko martitzenean (otsailak 15) izango da, 18:00etan Beheko Tokian.
HAPOren aurrerapen-dokumentua eta hasierako dokumentu estrategikoa udal webgunean eta HAPOren berrikuspenaren webgunean argitaratu dira, interesa dutenek kontsultatzeko. Nahi izanez gero, plana idatzi duen taldearekin biltzeko hitzordua eskatu daiteke, azalpen osagarriren bat eskatzeko. Bilera horiek barixakuetan izango dira (hitzorduak formulario honen bidez eskatuko dira).
Bestela, aurrerapenari buruzko iradokizunak eta alternatibak, ohiko bideak erabiliz aurkeztu beharko dira: tramitazio elektronikoaren bidez, udal webgunean, edo bestela Pegorara joanda. Interneten ez ezik, aurrerapenaren edukia azaltzeko panelak jarri dituzte Errebal Plazia eraikinean.