Ikasturteko azken elkarretaratzea egin dute Eibarko pentsiodunek
Eibarko Pentsionista Taldekoek gaur egin dute ikasturteko azken elkarretaratzea, pentsio duin eta publikoak eskatzeko. Ekitaldian 120 bat lagun elkartu dira eta gaurkoan pankarta guztiak atera dituzte, taldearen aldarrikapen nagusiekin. Irailaren 16ra arte agurtu baino lehen, domekan egingo diren Europako Parlamenturako hauteskundeetara begira Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak egin duen idatzia irakurri dute. Jarraian daukazue alderdi politikoei igorri dieten gutuna.
EHPM-MPEHren idazkia, Europako Parlamenturako hurrengo hauteskundeetarako hautagaitza aurkezten duten alderdi politikoei zuzendua
Ekainaren 9an Europako Parlamenturako hauteskundeak egingo direnez, zuengana jotzen dugu, EBko herrietan Pentsio-Sistema Publikoak bermatzeko egiten dugun eskaera zuen jarduera-programan sar dadin, bai hauteskunde-kanpainan, bai Europako hurrengo legegintzaldian.
Badakigu arlo honetako eskumen-esparrua mugatua dela erkidego-mailan, baina, era berean, badakigu azterlan, txosten eta arauen bidez estrategia bat eraikitzen dela, eta estrategia hori Pentsio SIntema Publikoak indartzeko eta garatzeko balia daitekeela; era berean, badakigu Europako funtsen xedeak eta horiek eskuratzeko baldintzek politika zehatzak bultzatzen laguntzen dutela.
Ez dugu onartzen nantza-lobby-en eta EBZren iritzia kapitalizazio-pentsio-planak bultzatzen aritzea, banaketa-sistema publikoen alterna ba gisa.
Gure ustez, pentsio publiko duinen eskaerak ez du arau-bermerik Europako Konstituzioaren esparruan, ezta EGSren esparruan ere. Gutxieneko pentsioa Gutun horretan jaso beharko litzateke, LGSrako ezarritako nahikotasun-irizpide berberetatik, eta Europako Gutun Sozialak bere derrigortasuna indartu behar du, betetzera behartzeko.
Horiek dira, besteak beste, hurrengo Europako Parlamentuan kontuan har daitezen eta kide diren alderdiak babes ditzan eskatzen ditugun gaiak. Gutxieneko pentsio nahikoak, genero-arrakala amaitzea, ordezkapen-tasa murriztea eragoztea eta 40 urte kotizatuta dituzten erretiro aurreratuaren koeziente murriztaileak indargabetzea...
Beren bizitzako azken urteetan pentsio publiko duinak izatea gizarte demokratiko baten funtsezko zatia da, eta horren helburu nagusia izan behar du pertsona guztiek bizi-baldintza duinak izatea, aberastasuna ekitatez banatuz. Horrela ez egitea Europa sozialaren eta herrien oinarriak haustea da, nazioz gaindiko korporazioen eta merkatuaren Europaren alterna ba gisa.
Ez dugu etsi behar Europa eraikitzeko proiektu antidemokratiko bat inposatzen zaigula, finantza-sektorearen eta nazioz gaindiko korporazioen onurarako, beste Europa bat posible delako, pertsonen eta herrien Europa.
Espero dugu gure belaunaldirako eta datozen belaunaldietarako ezinbestekoak diren eskaera horiek zuen programa eta ekintza parlamentarioaren parte izatea.
Hala espero dugu, eta eskerrak ematen dizkizuegu horregatik.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua