Iñaki Zuloaga, idazlea: “Borrokatzeko sasoia da, mundua gobernatzen duten indarrak oso erreakzionarioak direlako”
2017/10/09
09:55
eta kitto!
XVIII. mendera eramango gaitu Iñaki Zuloagak argitaratu berri duen ‘Hijos del gran arquitecto’ liburuak. Askatasun zibilen sorkuntzaren, AEB-ren independentziaren eta gaur egungo munduaren oinarriak ezarri ziren sasoian murgiltzen gaitu Manex Lamark protagonistaren eskutik, abenturazko eleberri klasikoen elementuen bitartez. Ekonomilari, enpresari, politikari eta idazle eibartarrak masoneriak historian zehar izan duen garrantzia azpimarratzen du, erakundea gizarteratu eta bere inguruko hodei beltzak uxatzen saiatuz.
-‘Hijos del gran arquitecto’ da zure lehen eleberria. Zerk bultzatu zaitu hori idaztera?
Beti gustatu izan zait literatura eta beti idatzi izan dut, baina hau zailagoa izan da. Eleberri historikoa garatzea, gaitza da, asko ikertu eta girotu behar delako. Masoneriak Euskadi izan duen berreraikitzean parte hartu duten pertsonetako bat naiz. Frankismoak gehien jazarri zuen erakundea izan zen masoneria, Francok gehien gorrotatzen zuena, luze gainera. Bestetik, masoien legenda satanikoa hartu zuen Frantziatik, XIX. mendean Frantziako masoneria eta Vatikanoaren arteko borrokengatik eratu zena, eta elizari eman zion Espainiako masoneria txikitzeko. Orduan, gure inguruan beti kontu beltzak aipatzen direnez, masoneriak berebiziko papera izan zuen sasoian kokaturiko eleberria idaztea pentsatu nuen, Amerikako Estatu Batuek (AEB) independentzia lortu zuten sasoian.
-Zergatik sasoi horretan?
Mundua gobernatzen duten errege absolutistei herritar talde batek lehen aldiz esaten dielako momentu horretatik aurrera ordena politiko guztia herriaren subiranotasunean ezartzen dela. Samuel Adamsek esan zuen hori zehazki. Aldaketa itzela izan zen hura. AEB-tako independentzia deklarazioak adierazten zuen denak berdin sortuak izan ginela, gobernuak sortzeko eskubideak genituela eta, gaizki eginez gero, horiek kendu ahal genituela, besteak beste. Horrelako gauzek ezarri zuten gerora etorri ziren demokrazia liberalak, legearen inperioak. Kontua da gai honen aktore gehienak masoiak direla. George Washington, Adams bera, Benjamin Franklin, etab. Masoneriak berebiziko papera izan zuen ordena politiko berri horren formulazioan. Eleberrian abentura istorioa kontatzen dut, baina erabaki ikaragarriak hartzea tokatzen zen momentu historiko horiek islatzen ditut.
-Nolako abenturak kontatzen dituzu?
Abentura eleberri klasikoa da eta denetariko elementuak ditu (intriga, ezpatariak, itsas-bidaiak...). Hainbat konturen inguruan hausnartzen dut Manex Lamarken abenturak kontatzen ditudan bitartean. Berak Parisetik AEB-ra bidaiatzen du, Frantzia Ingalaterraren aurka gerran sartzear dagoelako. Azpikeria handiko sasoia da eta Manexi misio garrantzitsu baten ardura ematen diote.
-Gizarteratzen ari da masoneria?
Bai, guztiz. Frankismoan jasandakoa izugarria izan zen eta masoneriari asko kostatu zaio altxatzea. Erail ez zituztenak erbestera joan ziren eta, horrez gain, estigma geratu zen. Jendeak ez daki AEB-tako presidenteen erdiak masoiak izan direla, Ingalaterrako erreginaren lehengusua ere badela, Frantziako Alderdi Sozialistako agintari asko ere (Mitterrand tartean), musikari handiak (Wolfgang eta Leopoldo Mozart, eta Haydn), etab. Europan ez da masoneriaren jazarpenik egin eta han normal hartzen dute, baina Espainian eta Euskal Herrian ez. Hemen, masoneria karlismoaren etsai handia izan zen eta horrek ondorio latzak izan zituen masoneriarentzat. Masonerian hasi nintzen momentuarekin alderatuta asko hazi gara eta sozializazio bidea hasi dugu. Liburuan ere masoneria modu arin eta normalean islatu dut, egunerokotasunean parte hartzen duten elementuen antzera. Gure taldeak bezalako kutsu liberal frantseseko masoneriak beti izan du ardura gizarte kontuetan. Borrokatzeko sasoia dela uste dugu, gaur egun mundua gobernatzen duten indarrak oso erreakzionarioak direlako. Finantzen liberalismo basatiak eta lan merkatuen deserregulazio basatiak ez gaitu eramango pertsonek askatasun gehiago izatera.
-Nolako presentzia izan du masoneriak Eibarren?
Eibarren izan dira masoneriari lotutako pertsonaiak, baina ezin dugu ezagutzera eman nortzuk izan diren. Nahiz eta hiri liberala izan, Eibarren ez da logiarik egon eta Errepublikaren garaian Bilbora joaten omen ziren.