Indarkeria bikarioa eta instituzionalaren aurrean egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatu zuten atzo Eibarren

Untzagan bildutakoek justizia eskatu zuten, kasu gehiegitan emakumeak eta haien haurrak babesik gabe uzten dituen sistema baten aurrean.
Indarkeria bikarioa eta instituzionalaren aurrean egia, justizia eta erreparazioa aldarrikatu zuten atzo Eibarren
2025/01/15 08:03
eta kitto!

Martxoaren 8ko eta Azaroaren 25eko Granadako genero indarkeriaren aurkako plataformak,“Asociacion de Mujeres Psicología Feminista”, “Damos la Cara contra la violencia de género de Motril” eta estatu mailan biktima diren ama babesleei eta haien umeei indarkeria bikarioa eta genero indarkeria instituzionala desagerraraztea helburu duten eta ama babesleei eta haien umeei laguntzen dieten estatu mailako elkarte eta erakunde feministek elkarretaratzeak egin zituzten atzo Juana Rivas eta bere semeak laguntzen ari den “‘Plataforma de apoyo a Juana Rivas y sus hijos” babesteko.

Atzoko protestarekin batera ondorengo komunikatua zabaldu zuten:

"Gaur LEGEA APLIKATZEA bezalako gauza iraultzaile bat eskatzen dugu (kontutan auki esaldi honen ironia) .

Alferrik da genero-indarkeriari buruzko munduko araugintza-sistemarik aurreratuena izatea, aplikatzeko erantzukizun handiena dutenek aplikatzen ez badute, epaile batzuen kasuan bezala.

Horren aurrean, benetako JUSTIZIA eskatzen dugu, kasu gehiegitan emakumeak eta haien haurrak babesik gabe uzten dituen sistema baten aurrean.

Ebazpen judizial batzuen aurkako kritika negatiboa dela diotenen aurrean, esaten dugu biktimenganako mesfidantza sortzen duena eguneroko errealitatea dela, eta datu kezkagarriak ditugula.

Adibidez, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren Indarkeriaren aurkako Estatuko Behatokiak emandako datuetako bat:
2023ko txostenean (2024ko datuak berdintsuak dira) jasotzen denez, % 12,75ean baino ez zen ezarri "tratu txarrak ematen dituen aitari" bisita-erregimena eteteko neurri zibila bete (legez, 2021az geroztik, arau orokorra izan behar du), eta % 0,59an bakarrik hartu ziren adingabea babesteko neurriak, haren arrisku edo kalteren bat saihesteko.

Nola liteke arau orokorra salbuespen bihurtzea?

Genero-indarkerian espezializatutako erakunde judizialaren garrantzia aintzatetsitzen dugu, genero-indarkeria desagerrarazteko egiten duen lana eta, beraz, indarkeria horren biktimei —emakumeei eta haien seme-alabei — ematen dien arreta eta babesa.
Izan ere, guztiz jabetzen gara beren zereginaren funtsezkoaz, eta botere publikoei eskatzen diegu, besteak beste, epaitegi horietarako baliabide gehiago jartzea.

Funtsezko erakundea da gure sistema sozial eta demokratikoaren funtzionamendu egokirako, eta bere funtzioa bete dezan, baliabide material zein giza baliabide onenak eman behar zaizkio.

Horregatik, gaur, arlo horretan eskumena duten botere publikoei eskatzen diegu funtzionamendu on hori berma dezatela eta, sistema judizialeko operadoreek adierazitako akatsen aurrean, gainerako zerbitzari publikoei bezala, bidezko erantzukizunak eska ditzatela.

Zeregin hori egiteke dago, Nazioarteko Zuzenbideak eta gure Barne Zuzenbideak behin eta berriz eskatzen duten bezala, herritarren eskubideak eta are gehiago biktimen giza eskubideak betetzen ari direla bermatu ahal izateko.

Hainbeste haurrek eta amek bizi dituzten egoeren aurrean, Danielek eta Juanak besteak beste, uste dugu herriak ezin duela hainbeste sufrimendurik onartu, ezta babesik gabeko haurtzarorik onartu, indarkeria honek haur eta ama hauen bizitzetan eta gizarte osoan eragiten duen inpaktu konponezinagaitik.

Hori dela eta, kalera atera gara berriro EGIA, JUSTIZIA ETA ERREPARAZIOA aldarrikatzeko".