Indalecio Ojanguren lehiaketako argazki erakusketa ikus daiteke Portalean
2020/11/02
17:24
eta kitto!
Barixakuan banatu zituzten Indalecio Ojanguren XXXIII. Argazki Lehiaketako sariak Portalean, edizio honetara aurkeztutako lanekin prestatu duten erakusketaren inaugurazio ekitaldian. Lehiaketa Eibarko Udalak antolatzen du, Klub Deportiboko Argazkilaritza Taldearen laguntzarekin, eta aurtengo edizioko irabazleek Patxi Lejardi Kultura zinegotziaren eta Bakarne Elejalde Deporreko Argazkilaritza Taldeko presidentearen eskutik jaso zuten saria.
Azaroaren 22ra arte ikusgai egongo den erakusketan saritutako lanak eta antolatzaileek aukeratutako beste hainbat bildu dituzte. Ohiko ordutegian, martitzenetik domekara bitartean, 18:30etik 20:30era joan daiteke ikustera.