Javier Fernandez Ferreras bizkaitarrak irabazi du Indalecio Ojanguren argazki lehiaketako ohorezko saria

Javier Fernandez Ferreras bizkaitarrak irabazi du Indalecio Ojanguren argazki lehiaketako ohorezko saria
2020/10/14 eta kitto!
Zapatuan bildu zen Indalecio Ojanguren XXXIII. Argazki lehiaketako epaimahaia, aurtengo saridunak aukeratzeko, eta bilduma onenaren ohorezko saria Javier Pedro Fernandez Ferreras bizkaitarrarentzat izan da, Mundari izenekoarekin (zuri-beltzean egindako hiru argazkirekin). Indalecio Ojanguren Sariak, berriz, horrela banatu dituzte: Jose Maria Martin Hernandez (Valentzia), Andres Indurain Gutierrez (Irun), Manu Barreiro Rodriguez (Beasain) eta Oskar Manso Navas (Gasteiz). Euskal Herri mailan, berriz, Oscar Gascon Marañon (Irun), Aitor Arana Arruti (Gernika) eta Jesus Hernandez Sanchez (Irun) argazkilarien lanak saritu dituzte. Eibarko saridunak, bestalde, Oscar Baglieto Arano, Markel Ruiz Aranceta eta Pedro Arriola Arrizabalaga izan dira. Eta 8-16 urte bitarteko parte-hartzaileen artean, Mendaroko Malen Carbajo Chaparrok eskuratu du argazki onenari saria. Sari-banaketa urriaren 30ean egingo da, edizio honetako erakusketaren inaugurazioan.