Indarkeria bikarioa eta indarkeria instituzionalari buruzko hitzaldiak eta erakusketa egingo dira Ipurua Merkatu Plazan

Janire Ruiz de Gordejuela abokatuak indarkeria instituzionalari buruz egingo du berba barixakuan, hilak 20. Eta sare sozialetan aktibista den Blanca Tulleuda Eibarrera etorriko da urtarrilean, indarkeria bikarioari buruz berba egiteko.
Indarkeria bikarioa eta indarkeria instituzionalari buruzko hitzaldiak eta erakusketa egingo dira Ipurua Merkatu Plazan
2024/12/17 09:44
eta kitto!

Abenduaren 20an, barixakua, "INDARKERIA INSTITUZIONALA" hitzaldia eskainiko du  Janire Ruiz de Gordejuela abokatuak Ipurua Merkatu Plazan, 18:00etan. Egun horretan, gainera, Blanca Tulleuda-ren ilustrazioen erakusketa zabalduko da. Hemen bere marrazkiak ikusteko esteka. Erakusketa abenduan eta urtarrilean egongo da zabalik, beti ere eraikina zabalik dagoenean (beste aktibitate bat dagoenean, alegia).

Urtarrilak 24an, 18:00etan, Blanca Tulleuda bera izango dugu Ipurua Merkatu Plazan,"INDARKERIA BIKARIOA" hitzaldiarekin. Blanca Tulleuda oso ezaguna da Instagramen (@labirabola), indarkeria istituzionala eta bikarioa salatzeko sortzen dituen edukiengatik. Gainera,  “CEPAMA” eta “LIBRES DE VIOLENCIA VICARIA”-ko elkartekide da.

Hitzaldi biak gazteleraz izango dira.