Indarkeria Matxistaren Kontrako jarduerek bete dute eguna
Azaroaren 25a Indarkeria Matxista Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta, herri guztietan bezala, Eibarren ere, emakumeen kontrako indarkeria salatzeko jarduera ezberdinak egin dira egun osoan zehar.
2024/11/25
23:30
eta kitto!
Goizean Matazak Ehuntzen Indarkeria Matxistaren Aurka ekintza kolektiboa egin da Untzagan, Altzoa alargunen elkarteko kideek, Emakumearen Mahaiko gainerako kideekin lankidetzan antolatuta. Indarkeria Matxistaren Aurkako elkarretaratzea, berriz, 18:30ean egin da, Untzagan, Indarkeria matxistaren aurrean parte-hartze kolektiboa aurtengo goiburuari jarraituta. Eta iluntzean, 20:00etan, eragile feministek antolatutako manifestazioak zeharkatu du herria, Ez gaituzue izutuko. Guk autodefentsa feminista lelopean.