Ion Larreategi musikariak ZaiZoi tabernan kontzertu berezia emango du astelehenean
Hutsik egin gabe, ohiko kontzertua eskainiko du Gabonetan The Vartools taldearen abeslariak
2025/12/24
11:48
Ekhi Belar Errasti
Azken urteotan ohikoa bihurtu da The Vartools taldeko kideek ZaiZoi tabernan kontzertua eskaintzea Gabonetan eta aurten ez dute hutsik egingo. Oraingoan Ion Larreategi abeslari eta gitarra-jolea igoko da eszenatokira eta herritarrak bertara gonbidatzen ditu topa egiteko.