Ipurua Kiroldegiko rokodromoan eskalada ikastaroa egingo dute otsailean zehar LHko ikasleek
2022/02/02
09:49
eta kitto!
Eibarko Udalak otsailaren 6, 13 eta 20rako antolatu duen eskalada ikastaroan izena eman duten haur guztiak onartuak izan dira. Ikastaroan Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5., eta 6, mailetako ikasleek hartuko dute parte. Haur bakoitzak izena eman duen data eta txandak mantendu dira (haur bakoitzak egun eta ordutegi bakarra aukeratu ahal zuen) . TaIlerrak Inguru Abentura enpresak emango ditu eta bertatik azaldu dutenez, "saioak Ipurua Kiroldegiko rokodromoan egingo dira. eta komenigarria da erropa erosoa eta kiroleko zapatillak eramatea". Eibarren erroldatutako umeek 5 euro ordaindu beharko dituzte eta herritik kanpokoek 10 euro.
Behinbetiko zerrendetan dauden ikasleak matrikula orria behar bezala beteta eraman beharko dute tailerraren egunean. Bertan klikatu matrikula orria deskargatzeko. Ikasleei kontu korrontetik pasatuko zaie ikastaroaren ordainketa.
Hauek dira ekimenaren helburuak: kirol ezberdinen eskaintza zabaltzea, haurren eskaerei erantzuna ematea, lagun berriak egitea eta adin tarte bereko lotura egonkorrak sustatzea, Eibarko elkarteei laguntzea, haurren aisialdian modu aktiboan gozatzeko aukerak zabaltzea eta neska-mutilen arteko aukera berdintasuna sustatzea.