Ipuruako gimnastek bikain hasi dute Gipuzkoako Amateur Txapelketa
Zapatuan jokatu zen probintziako amateur txapelketarako lehenengo fasean, Ipuruakoek hiru talde aurkeztu zituzten eta beste 13k lehiatu zuten banakako modalitatean. Bi sailkapen fase gainditu behar dituzten honetan, Ipuruako gimnastek nota onarekin gainditu zuten lehenengo urratsa, Ipuruako gehienak sailkapen-taulen goialdean kokatu baitziren.
Taldekako modalitatean, jubeniletako A taldea hirugarren izan zen, eta kadete mailako beste biak 2. eta 8. postuetan sailkatu ziren. Banakakoari dagokionez, B kadeteetan Lur Bilbao, Marc Gabilondo eta Iraia Calles lehen hiru postuetan geratu ziren, orden horretan, eta June Etxaniz zazpigarren izan zen. Jubeniletara pasatuz, A mailan Lia Romano, Saioa Rodriguez eta Yuma Otalvaro bigarren, hirugarren eta bosgarren sailkatu ziren, hurrenez hurren; eta B mailan, Olatz Vieira eta Gorane Mendibe lehen bi postuetan geratu ziren, orden horretan. Azkenik, A Masterrean Uxue Etxeberriak 5. postua lortu zuen eta Alicia Etxanizek 9.a; B Masterrean parte hartu zuen Irea del Rey zazpigarren izan zen.