Urbat taldeko lau jokalarik zilarra lortu dute Logroñoko Waterpolo Txapelketan

Donostiko Hiru Urak taldearekin lehiatu dira Urbateko Malen, Elene, Naroa eta Laia
Urbat taldeko lau jokalarik zilarra lortu dute Logroñoko Waterpolo Txapelketan
2026/09/07 11:46
Ekhi Belar Errasti

Urbat waterpolo taldeko lau jokalarik, Malenek, Elenek, Naroak eta Laiak, zilarrezko domina lortu dute asteburuan XI. Ciudad de Logroño Waterpolo Txapelketan. Eibartarrek Hiru Urak Donostia taldearekin batera jokatu dute emakumezkoen senior mailako lehian.

Urbatek jokalarien lana eta egindako txapelketa nabarmendu ditu, eta Hiru Urak Donostia taldeari eskerrak eman dizkio eibartar jokalariekin aintzat hartzeagatik.