Ipuruako gimnastek zenbait dominez jabetu ziren 23. San Andres Torneoan

Ipuruako gimnastek zenbait dominez jabetu ziren 23. San Andres Torneoan
2023/11/02 09:36
eta kitto!
Ipuruan ia 200 gimnasta bildu zituen gure herriko torneoaren 23. edizioan, etxeko klubeko ordezkariek, urrezko dominak irabazi bazituzten ere banakako lehiaketetan, zilarrezkoekin konformatu behar izan zuten taldekakoetan. Hala ere, ohituta gaituzten bezala, maila oso onean jardun zuten egun osoko ariketetan. Goizekoan Maialen Apraiz eta June Perez onenak izan ziren jubenil eta infantil mailan, hurrenez hurren; jubeniletan, gainera, Emile Zamakola hirugarrena izan zen. Arratsaldekoan senior mailako taldea Logroñokoaren atzetik sailkatu zen, eta postu berean geratu zen jubenil baseko taldea, Tolosakoaren atzetik kasu horretan. Senior mailakoak lehiaketa hasi eta berehala eskuratu zuen lehenengo postua, baina bigarren errotazioan erori zitzaizkien aparatuak puntu garrantzitsuak galtzea ekarri zuen; horko hirugarren postua Anaitasunarentzat izan zen. Jubenil baseko lehian Arnedo izan zen hirugarren postu horren jabe. Junior mailan Tolosa izan zen nagusi, oinarrizko kadeteetan Donosti eta, azkenik, haur mailan, Tolosa.

Ipuruako Oinarrizko Jubenil eta Senior mailetako bi taldeek domekan Euskal Gimnastika Federazioak antolatutako Euskalgym Txapelketan hartuko dute parte. Seniorrek, gainera, Euskalgym galan parte hartuko dute zapatu arratsaldean, BECen gaur eguneko nazioarteko gimnastarik onenak bilduko dituen ekitaldian.