Irati Narbaiza eta Nagore Fernandez, arkitektuak: "Teorixatik praktikara saltua emon nahi izan dogu"
- Zelakua izan da Berreibar arkitektura-proiektutik Ekimen Kulturalera billakatzeko saltua?
Berreibar berez arkitektura arloko proiektu modura sortu zan, herrixan erabilli barik daguazen eraikin industrialak begiratu eta eskintzen dittuen aukerak ikusi eta gero, hutsik daguazen tallerreri erabillera barrixak emoteko asmuarekin. Baiña horren inguruko billerak egitten hasi eta segiduan konturau giñan jende gehixenak pentsatzen ebala holako tokixak betirako hutsik segiduko dabela, hau da, betirako erabilli bariko toki modura ikusten zittuala. Horregaittik, perzepziño hori aldatzeko-edo, hutsik daguazen eraikin industrialak erabiltzeko aukera mordua egon badaguazela erakusteko, ekimen kulturalerako saltua emon genduan, Berreibar Ekimen Kulturala sortuta. Teorixa albo batera lagata, egokixena berrerabilleraren inguruan esandako guztiak zuzenian praktikan ipintzia erabagi genduan eta horretan gabiz.
- Eta zelakua izaten dihardu kultur ekitaldixak antolatzeko biharra?
Ekintza kultural modura diru-laguntza eskaeria egin genduan eta Eusko Jaurlaritzak arlo horretarako, hau da, kultur ekimenari lotutakuak antolatzeko laguntasuna emon desku. Hasteko, motorrak berotzen juateko, Portalean astero egitten diran hitzaldixak antolatziari ekin gentsan, baiña hori hasieria baiño ez da. Izan be, gure asmua edade eta era guztietako jendiarendako erakargarrixak izan leikiazen jarduerak antolatzia da, ahalik eta eskintza zabalena eukiko daben programaziñua osatuta.
- Asteburu honetan kultur ekitaldixetarako gune barrixa inaugurauko dozue…
Bai, domeka arratsaldian Kolektibo Monstrenkok eskinduko daben Antonio Remachado antzezlanarekin inaugurauko dogu Bektokixa. Bittor Sarasketa kalian hutsik eguan tallarraren ugazabak, zertan genbiltzan jakiñ eta tokixa erabiltzeko permisua emon desku. Lokala hutsik dago, baiña sosiguz-sosiguz janzten juango gara eta antolatzen dittugun gauzetako batzuk hemen egitteko asmua dakagu.