Iruñeko erailketa matxista salatzeko mobilizazioa deitu du mugimendu feministak
Eibarren bihar, apirilak 14, egingo dute mobilizazioa, 19:00etan Untzagan.
2026/04/13
21:45
Irati Alvarez Malaxetxebarria
Atzo goizaldean 37 urteko emakume bat hil zen Iruñeko Sandulezai auzoan, etxebizitza bateko hirugarren solairutik erorita. Gertakariaren harira, Iruñeko Udaltzaingoak gizonezko bat atxilotu du, emakumearengandik ezarritako urruntze agindua urratzeagatik. Une honetan, zer gertatu den ikertzen ari dira.
Bestalde, Euskal Herriko mugimendu feministak eta Itaia emakumeen antolakunde sozialistak hilketa matxista izan dela salatu dute, eta mobilizazioak deitu dituzte hiriburuetan.
Eibarren, elkarretaratzea bihar egingo da, apirilak 14an, 19:00etan Untzaga plazan. Matraka eta Marasmia talde feministek egin dute deialdia. Salatu dutenez, azken hamar egunetan bi erailketa matxista eta hilketa saiakera bat izan dira Euskal Herrian.