Jaiotza ederra ipini dute Azitaingo elizan

Domeka eta jai egunetan ikusi ahal izango da, 10:30eko meza hasi aurretik eta amaitu ostean.
Jaiotza ederra ipini dute Azitaingo elizan
2025/12/16 12:00
Ana Aizpurua

Urtero bezala, Azitaingo parrokian jaiotza ederra ipini dute ikusgai Gabonetarako. Elizako arduradunek jakinarazi dutenez, domeketan eta jai egunetan ospatzen den 10:30eko meza hasi aurretik eta amaitu ostean eliza zabalik egoten da eta, beraz, nahi duenak orduan dauka ikustera joateko aukera. Jaiotza Parrokiako lagunen lanari esker egin da.