Jaixak Herrixak Herrixandako jai batzordearen egitaraua
Aurrez egin bezala, Jaixak Herrixak Herrixandakok egitaraua antolatu du aurtengo Arrateko jaietan. Irailak 6tik 8ra bitarte, musika eskaintza nagusituko da zelaian. Jai herrikoi, euskaldun, partehartzaile eta feministetaz gozatzera animatu dituzte heritarrak.
Irailaren 6an, zapatuan, txosnen muntaiarekin hasiko dute egitaraua.
Irailaren 7a, domeka, izango da egun handia. Eguerdiko ordubatetan ekingo diote jaiei, txupinazoarekin. Ostean, marianitada eta txiste txapelketa egingo da 13:30ean. Ordubete igarota, 14:30ean, kantu bazkaria egongo da Bizimiña plataformaren eskutik. Aurten, nobedade bezala, bazkaria Hazastarrek girotua izango da. Arratsaldeko eskaintza Elektrokela elektrotxarangarekin hasiko da, arratsaldeko zazpiretan. Gaueko 9:30ean hasiko dira kontzertuak: Begibide Erromeria, Aiama eta Xiberoots taldean izango dira oholtza gainean. Kontzertuak amaitzean, irrintzi txapelketaren txanda izango da. DJ Ezker Paletak emango dio amaiera domekako egitarauari.
Irailaren 8an, astelehenean, urteroko presoen aldeko elkarretaratzea egingo da. Eguerdiko 12:00etan izango da hori.