Jardunaldi Mikologikoekin eman zaio hasiera Haurren Mendi Irteeren ikasturte berriari
Elgoibarrera perretxiko bila joan ziren Aranzadi Zientzia Elkarteko aditu batekin
2025/10/07
17:02
eta kitto!
Joan den asteburuan, Eibarko Klub Deportiboak antolatzen dituen XXV. Jardunaldi Mikologikoak egin ziren eta, horren baitan, urriaren 4an, 77 umek Elgoibarrera txangoa egin zuten perretxiko bila joateko. Ibilaldi horrekin eman zitzaion hasiera Haurren Mendi Irteeren 2025/2026 denboraldiari eta, azken egunetako euri faltagatik perretxikoak aurkitzea zaila izan, egun zoragarria pasa zuten.
Eguraldia lagun, trenean joan ziren Elgoibarrera eta Aranzadi Zientzia Elkarteko aditu baten laguntzarekin egin zuten ibilaldia, azalpen interesgarriak jasoz. Perretxiko ugari jaso izan ez arren, urriaren 5eko erakusketarako apaingarriak batu zituzten.
Haurren hurrengo txanga urriaren 26an egingo dute, Irunera, Gipuzkoako Eskolarteko Finalista Egunera.