Jokin Bergarak “Adaxka lehorrak” liburua aurkeztuko du gaur Kultun

Jokin Bergarak “Adaxka lehorrak” liburua aurkeztuko du gaur Kultun
2023/11/22 eta kitto!
Eibarko soziologoak argitaratu berri duen liburua aurkeztuko du gaur Arrate Kultur Elkartean, 19:00etan hasiko den ekitaldian. Iker Eizagirrerekin batera, Iratzar Fundazioak eta Txalapartak argitaratutako Iparrorratza bildumaren barruan kokatzen da liburua, horko 7. alea bihurtuta. Jokin Bergararen liburuxkak krisi ekologikoaren gaineko analisi politiko eta sozialetik harago, ateak zabaldu nahi dizkio soilik lur kolektiboetan loratzen den itxaropenari. Gogoeta soziologikoak, politikoak eta pertsonalak tartekatzen dira, betiere argi izpi batzuk eman nahian horren konplexua den mundu beti aldakor eta korapilatsuaren ulermenari.