Jon Maia: “Erakundeek salto handia eman behar dute, baina ez dira ausartzen”
2022/03/17
14:53
eta kitto!
Berriki estreinatu duen 'Kantu bat gara' ikuskizuna kantuaren adierazpen artistikoan oinarritzen dela azaldu zuen Jon Maiak. "Barne prozesu baten ondoren iritsi naiz definizio horretara. Inoiz entzun banauzue, jakingo duzue barne gatazkak izan nituela nire identitatearekin. Ni zer naizen ulertzeko nire aurrekoak zeintzuk ziren ulertu behar izan dut. 25 urterekin jakin nuen nire familia migratzailea zela. Errepublikazaleak izateagatik erbesteratuta, bizitza berria hastera etorriak", esan zuen Maiak.
Gogoeta sakona eskaini zigun zumaiarrrak. "Nire abizenetaz lotsatzetik, abizenetaz harrotzera pasa nintzen. Etorkinen semea den lehen bertsolaria naiz, eta euskal identitatearen biziberritzearen eta biziraupenaren aldeko diskurtsoa egiteko balio izatea nahi izan dut. Hortik idatzi nuen 'Riomundo'. Umea edo nerabea zarenean, nola kudeatzen duzu hori? Nahiko bakarrik sentitu naiz bide horretan. Orain dela 20 urte hasi nintzen diskurtso inklusibo honekin eta 'Kantu bat gara' ikuskizunera iritsi naiz".
Euskararen bigarren iraultza historikoa behar dugula defendatu zuen. Francoren ondoren emandako lehen iraultzaren ondoren, minimo batzuk lortu ditugu, baina seme-alabei ez diegu eskaini euskaraz bizitzeko mundu bat.Erakundeek salto handia egin behar dute, baina ez dira ausartzen, jendearen erdia haserretu egingo delako. Erdal komunitateak ez du onartuko erakundeetatik jauzi kualitatibo hori".
Horregatik uste du oso inportantea dela bi komunitate horiek elkar ezagutzea: "Erdal komunitatearekiko harremana aldatu egin behar da eta desaktibatu egin behar dira klitxe, korapilo eta aurreiritziak".
Inbertsioekin euskal unibertsoa sortu behar dugula esan zuen Jon Maiak eta, horrela, "haurrak euskal unibertso batean jaioko dira. Orain, haurrak D ereduan matrikulatzen ditugu, baina ez diegu jendarte euskaldun bat ematen".
Kantua kontzeptu polita, garbia eta inklusiboa dela azaldu zuen. "Gure burua administratiboki eta kritikoki defendatzera joaten gara. Hori aldakorra da, baina beti izango garena da kantu bat. Euskarazko kantu bat, milaka urtetako kantua. Eskerrak azalberritzen jarraitzen duen. Orain dela milaka urtetako lehen euskal doinuetatik orain Arrotxapean egiten diren abestietaraino, dena da kantu berdina. Eta horri esker, kantuak jarraitzen du. Horregatik gara kantu bat.