Joseba Etxeberria Eibar KE-ko entrenatzaileak “egon nahi” duen tokian dagoela dio

Joseba Etxeberria Eibar KE-ko entrenatzaileak “egon nahi” duen tokian dagoela dio
2023/07/06 08:27
eta kitto!
Aste honetan aurkeztu zuten Ipuruan denboraldi berriari begira Gaizka Garitanoren tokia hartuko duen Joseba Etxeberria elgoibartarra. Ekitaldian Amaia Gorostiza klubeko presidentea eta Cesar Palacios kirol-zuzendaria izan zituen lagun eta, behin eta berriz adierazi zuenez, “egon nahi dudan tokian” dago aurretik maila berean Tenerife eta Mirandes zuzendu izan dituen entrenatzaileak. Erronka berriari begira honakoa zioen elgoibartarrak: “Ausardia areagotuko dugu hiru zelai-laurdenetan eta hori da ikusi nahi dudan Eibar”.