Josu Martinez: “Uste duguna baino gauza gehiago egiten saiatu dira irudiz eta euskaraz XX. mendean zehar”
2022/04/29
12:08
eta kitto!
‘Irudiz eta euskaraz. Gure hizkuntzaren zinema. Gure zinemaren hizkuntza’ ikerketa liburua argitaratu du Josu Martinezek. Orain arte ez da idatzi euskarazko zinemaren historiarik eta lan honek hutsune hori bete nahi du, zazpigarren arteak gure hizkuntzarekin izan dituen harremanak aztertuz.
Josu Martinezek Juan San Martin Beka irabazi zuen 2019an. Historia izan behar zen bekaren irabazleak landu behar zuen gaia eta euskaraz egindako zinemaren historia aztertzeko hautua egin zuen Martinezek. Orain, hiru urteko lanaren ondoren, UEUk argitaratu duen ‘Irudiz eta euskaraz’ liburua dakarkigu eta eguenean aurkeztuko du Coliseoan Begoña Del Teso kazetariarekin batera.
Orain dela hiru urte egon ginen zurekin, Juan San Martin Beka irabazi zenuenean. Harrezkero, nolako bidea jarraitu duzu ikerketa-lana argitaratu arte?
Tarteka ibili naiz ikerketa-lana egiten. Izan ere, ez zaude denbora osoan horrelako gauzak egiten, gaia batzuetan laga eta beste batzuetan hartu egiten duzu. Baina bide ona izan dela esango nuke.
Lanak aurreikusten zenuen bidea jarraitu du?
Lanean hasten zarenean espero ez zenituen gauzak aurkitzen dituzu. Bestela, den-dena aurretik jakingo banu, ez nuke lana egin behar izango.
Eta zerbait berezia aurkitu duzu?
Gauza asko aipatu nitzake, baina bai aurkitu ditut datu asko, egileak, pelikulak... orain arte aipatzen ez zirenak. Horrek pentsarazi dit beharbada are pelikula gehiago daudela oraindik ezagutzen ez ditugunak. Idatzizko iturrietara jo dut bereziki (aldizkarietara, egunkarietara...) eta aipatzen ez diren kontuen erreferentzia asko aurkitu ditut bertan. Guk uste duguna baino gauza gehiago egiten saiatu dira irudiz eta euskaraz XX. mendean zehar.
Euskarazko zinemaren historia idazten den lehen aldia izan da. Horrek lana zaildu dizu?
Zailtasunak baino, lehen iturrietara joan beharra izan dudala esango nuke. Izan ere, beste lan batzuk idatzita egongo balira, liburu horietara joan ahal izango nintzateke. Kasu honetan, badira liburu batzuk gai batzuk aipatzen dituztenak, baina ez zegoen nik aipatu nahi nuen guztia aipatzen zuenik. Lan egiteko beste modu bat izan da, esploratzaile baten lana.
Egindako lana nola egituratu duzu liburuan?
Historia liburua denez, kronologikoki, mende hasieratik mende amaierara arte.
2019an esan zenigun euskarazko zinemaren hastapenak ikertu nahi zenituela. Zeintzuk dira hastapenak?
Euskal zinema zer den, horren arabera azaldu daitezke hastapenak. Zinema Euskal Herrira heltzen den momentutik, euskaldunentzako zinema egiteko saiakerak egon ziren. Zinema mutuaren garaian, intertituluak euskaraz dituen dokumental bat dago; gero, 30. hamarkadan soinudun zinema asmatzen denean, pelikula batzuetan euskarazko zati batzuk entzuten dira; 50. hamarkadatik aurrera euskara hutsez eginiko dokumentalak argitaratzen dira... Guzti horiek dira hastapenak. Azkenean, nik historiaurre moduko bat landu dut, edo Erdi Aro bat. Izan ere, euskarazko zinema, aski normalizatua eta pelikulak etengabe egiten, 2005. urtean hasi zen. Hau da, zinema Ipar Euskal Herrira heldu eta 101 urtera.
Zinema modu ezberdinean garatu da Ipar Euskal Herrian eta Hego Euskal Herrian?
Bai. Azkenean, estatu baten edo bestearen menpe egon, horrek eragiten du. Hego Euskal Herrian diktadura zegoen bitartean, euskaraz egiten ziren gauza bakarrak Ipar Euskal Herrian edo erbestean egiten ziren. Gero, autonomia estatutua egon den momentutik, gauza gehiago egin dira Hego Euskal Herrian, Ipar Euskal Herrian ez zegoelako instituzionalizaziorik. Orain, lehen instituzioak sortu dira Iparraldean eta badirudi badagoela gogoa euskal zinema egiteko. Beti Frantziaren edo Espainiaren baldintzen menpe egon da egoera, eta orain mugaren bi aldeetan euskal zinema indartzeko aukera egon daiteke.
Euskarazko zinemak berezko ezaugarriak ditu?
Bai, euskaraz egiten dela. Bestela, ez dut sinesten euskal zinema eskola bat denik edo gauzak modu jakin batean kontatzen dituenik. Zorionez, genero, estilo, interes eta gai ezberdinak lantzen ditu euskal zinemak.
Nolako eboluzioa izan du euskal zinemak?
Sasoian sasoikoari lotuta egon da hori eta, gainera, euskarak berak eboluzioa izan du. Mendeetan zehar euskara tradizioari eta baserriari lotuta egon da, eta hasieran ematen zuen euskarazko pelikula bat egitekotan horrelako gaiak landu behar zirela. Bestetik, euskarazko zinema euskal prentsa bezalakoa da. Euskal prentsak ez du euskarari buruz bakarrik berba egiten, edozein gauzari buruz berba egiteko balio dezake. “Zer da egunkari bat? Mundu bat euskaraz”, zioen Berria egunkariak. Ba zinema berdin, edozein gairi buruz berba egiteko balio behar du. Euskara hizkuntza bat da, ez da besterik. Dena dela, garapen bat egon da euskarazko zineman. Hastapenean gauza tradizionalei buruz hitz egiten zen, eta gero normalizazioa etorri da, ulertu dugulako ez dela egin behar zinea euskararentzat, baizik eta euskalduna den zinema, ahalik eta hoberena.
Beste kultur adierazpenekin alderatuz (musika, literatura...), zinemak nolako pisua izan du euskal kulturan?
Izan lezakeena baino txikiagoa duela uste dut, baina ez dakit alderatzen. Zinema eta ikus-entzunezkoak izugarri kontsumitzen dira gaur egun eta, aldiz, euskaldungoak ez dakit bereziki kontsumitzen dituen euskarazko edukiak. Adibidez, euskarazko pelikula batek zineman 30.000 ikusle izan dezake eta 500.000 euskaldun gara. Beraz, non daude beste guztiak? Sinbolikoki pisu handia du, baina gero benetan beste zerbait da.
Gaur egun nolako osasuna du euskal zinemak?
Orain arte zero izan den zerbaitekin alderatuz gero, osasuna ona dela esango genuke. Lehen ez zegoelako ezer eta orain bai. Euskaraz bizitzeko nahia badaukagu, ostera, askoz ere gauza gehiago egin beharko lirateke euskarazko zineman. Horrek eskatzen duena da euskaldunak zinemara joatea, eta joango dira kalitatea ematen bazaie. Kalitatea lortzeko erakundeen babesa behar da.
Hori behar dugu euskarazko zinemaren historia idazten jarraitzeko?
Ikus-entzunezkoetan (ez bakarrik zineman) laguntza publikoak erabat igo behar direla uste dut, argi eta garbi. Partida hor jokatzen da. Europako edozein herrialdetan askoz ere handiagoak dira ikus-entzunezkoei eskaintzen zaizkien laguntza publikoak (per capita), Euskal Herriaren edo Espainiarekin alderatuz gero. Beraz, ez naiz ezer berezirik eskatzen ari.
Maiatzaren 5ean, eguenean, liburua aurkezten egongo zara Coliseoan. Nolako saioa izango da?
Saioan Begoña Del Teso kazetariak hartuko du parte eta berarekin solasaldia egingo dut. Berak galderak egingo ditu, nik erantzun, eta solasaldia sortuko da bertan.