Josu Txueka, Ludger Mees eta Unai Belaustegi historialarien hitzaldiak sarean jarri ditu Ego Ibarrak
2021/05/27
18:10
eta kitto!
Ego Ibarra batzordeak Eibarko BHIko hiru ikastetxeekin (Aldatze, Institutua eta La Salle) batera antolatutako hitzaldiak Ego Ibarraren YouTube kanal estreinatu berrian ipini dituzte ikusgai.
“Langile mugimendua XIX mende bukaeran eta XX mendearen hasieran” izan zen Josu Txuekak Eibarko Instituko ikasleen aurrean azaldu zuen gaia, Industrializioaren hastapenetatik hasi eta Eibar aldean amaitu arte. Ludger Meesek “Euskadiren sorrera. 1936ko Autonomia Estatutua: aurrehistoria polemikoa eta amaiera gazi-gozoa” izan zuen hizpide Coliseoan, Aldatzeko ikasleak aurrean zituela, eta Unai Belaustegik “Espainiako Bigarren Errepublika eta Gerra Zibila” jorratu zuen La Salle eskolan.
Gazteei zuzendutako hitzaldi horiek Eibarko BHIko hiru ikastetxeekin elkarlanean antolatu ditu batzordeak, herriaren 675. urteurrenaren harira. Diotenez, “historialariek ahalegin berezia egin zuten gazteen aurrean gai sakon horiek ahalik eta modurik didaktikoenean eta atseginenean emateko. Orain, Ego Ibarraren YouTube kanal estreinatu berrian jarri ditugu, azpitituluekin, jende guztiarentzako ere ikasgai ederrak direlako”.
Kanal berrian, Ego Ibarrak egindako hainbat dokumental ikusi ahal izango dira (“Alejandro Telleria Alkate Txikixa”, “Hárek umiak-Los niños de la guerra”, “Santiago Arizmendiarrieta”, Zuloagari buruzko zikloa…), hitzaldiak (Juan Pablo Fusi, Itun Federala…), Batzordeak zaharberritutako filmak (“Eibar Industrial”, “V. Bicicleta Eibarresa”), edo Ego Ibarraren lanarekin lotutako beste dokumentu batzuk (“Arrateko Zelaiko kantuak”, 2002an antolatutako jaialdia Eibar Kantuz Kantu liburuan oinarrituta) edo herriarekin lotutako beste hainbat pelikula eta bideo (“Toribio Etxebarria sariak 2012”) eta abar.