Josune Gorostegi, aktorea: “Denok gara emakumetasunaren proletariak”
2017/03/17
10:32
eta kitto!
Gaur (martxoak 17), “King- Kong neska” bakarrizketa eskainiko du Josune Gorostegik Portalean. 19:00etako saioa euskaraz izango da eta 20:30ekoa, berriz, gazteleraz. Bakarrizketa hau Virginie Despentes-en “Teoria King Kong” liburuaren hitzaurrean oinarritzen da eta Iñaki Segurolak euskaratu du. Gai desberdinen inguruan arituko den arren, jendartean nagusitzen diren “eredu lorrezin” hori jarriko du ezbaian.
- Zeren inguruko bakarrizketa eskainiko duzu?
Bakarrizketa hau Virginie Despentesen King Kong Teorian oinarrituta dago. Bertan ereduei buruz hitz egiten da, izan ere, badugu “jarraitu beharreko eredu” bat eta hori jarraitzen irakasten digute eta hortan saiatzen gara. Ikuskizun honetan barneratu dugun irudi hori erreala ez dela erakutsi nahi dut, emakume okerrak garela alegia, eredutik kanpo gaudelako. Beraz, bakarrizketaren bitartez kolokan jartzen dira eredu horiek, azken finean eredu perfektu hori ez delako erreala eta ez dugulako nahi ere. Bakarrizketa hau prestatzerakoan King Kong Teoria liburuko hitzaurrearekin egin nuen lan batez ere, baina liburu osoa hartu dut kontuan. Finkatu diguten eredu honetatik guztiz aldentzen den pertsonaia bat eraiki nuen, forma eman nion eta azkenean punk kontzertu baten forma hartu duen ikuskizun honen barruan, pertsonaia ere nahiko punkia geratu zait. Umorezkoa da bakarrizketa eta berezko testua ere hain da gordina, barregurea sortzen duela. Sexua, zaintza, edertasuna, emakume nahiz gizonen lortu beharreko perfekzioa,…Gai asko ukitzen dira, oso konpletua da.
- Zer da emakumetasunaren proletaria izatea?
Testuak horrela dio: “Ni emakume eder bat izango banintz eta edertasunari esker aurkitzen ditudan gizon guztien jarrera aldatu ahalko banu, ez nuke hemendik hitz egingo. Baina ni emakumetasunaren proletaria naiz”. Azken finean proletaria izate hori ere aldarrikatzen du, hau da, eredu hori ez jarraitzea eta jarraitu nahi ez izatea. Nik uste denok garela proletariak, agian batzuk beste batzuk baino gehiago, izan ere, batzuk eredua jarraitzen saiatzen dira edo gertu mantentzea lortzen dute.
- Zein helbururekin egindako ikuskizuna da?
Ereduak kolokan jartzea da ikuskizunaren nahia. Ikusleen hausnarketa bultatzea eta ontzat hartzen ditugun gauzak “onak” zergatik diren pentsatzea. Eta garrantzitsua da konturatzea balore edo eredu hauek jendartean finkatuta daudela, ez dela kontu indibiduala. Honez gain, feminismoa oso toki politikotik datorrela eta gauzak beti oso serio hartu ditugula kontuan hartuz, bai Despentesek bai nik uste dugu beharrezkoa dela punki samarrak izatea. Beste ate batzuk irekitzen dira gauzak beste modu batera planteatzen badira.